viernes, 4 de diciembre de 2015

Euskeraren eguna

Atzo, abenduak 3, Nazioarteko Euskeraren eguna ospatu genuen. Honengatik egun guztian zehar ekintza ezberdinak egin genituen. Goizean, gelaren barruan, ahozko mintzaira eta euskal kultura sustatzeko jolasak egin genituen. Gero, arratsaldeko lehengo orduan, "Lau teilau" abestiaren bideoa grabatu genuen eta gero, San Juan enparantzako ekintzetara hurbildu ginen. Eta azkeneko orduan berriz, DBHko ikasleek betiko jolasen zirkuitu bat prestatu ziguten. 
Egia esateko primeran pasa genuen, eta behinzat egun osoan euskeraz hitz egitea lortu genuen!
Ez ahaztu, hizkuntza bat ez galtzeko, erabili behar dela!
Gora Euskera! Gora laugarren maila!






No hay comentarios:

Publicar un comentario

Gogoratu idaztean zuen izenak jartzen!