lunes, 7 de octubre de 2013

Tapoi solidarioak



TAPOI SOLIDARIOAK

Ikasturte hasieran esan genuen bezala, hitza batzuk haizeak eramaten ditu. Baino seguru hazieak eramaten ez gaituena pertsonak gara. Horrexegatik, bata besteari zaintzea ezinbestekoa da. Mariaren Lagundiako ikastetxe guztietan hau beti oso garratzintsua izan da, pertsonak zaitzea. Eta horregatik aurreko urtetik El Pilar ikastetxean “tapoi solidarioen” kanpainarekin hasi ginen.
Dagoeneko bi proiektutan parte hartu izan dugu:

Lehenengoan, Beñat Lizaso Muxika Oiartzundarra laguntzeko egiten ari gara. Bera kirolari sutsua dela, hanka protesi bat behar du kirola egiteko. 14 urte zituela kamoioi batek harrapatu zuen eta bertan hanka galdu zuen eta beste ondorio latz jasan izan zituen. Bere gaztetasuna oso gogorra izan da, eta ezin izan du hain gogoko duen kiroletan parte hartu. Baino denbora aurrera egin ala, animatu egin da eta poliki-poliki kirol munduan sartu da berriro ere. Baino horretarako protesi berezi bat behar du eta horretan guk lagunduko diogu!



Bigarrenik, Adrian Chao langutzerik izan dugu. Lau urteko umea da, gaixotasun larria (leucodistrofia Pelizaeus Merzbacher) nozitzen duen ume honek eguneko terapia behar du. Egunero 220 km egin behar ditu erreabilitazioa egiteko. Bere hobekuntza aurrera eramateko hilabetero 1000 euro behar ditu familiak.



Hasiera esan dizuegun bezala, aurtean erronka berezi bat proposatzen dizuegu… Honako hau, alegia: urte guztian zehar gure eskolan tona bat tapoi lortzea! Ez da lan erraza eta horregatik guztion laguntza beharko dugu: ikasleak, irakasleak, familia, lagunak, bizilagunak… Gure kalkuluak egin ondoren, pentsatu dugu ikasle bakoitzak 200 bat tapoi lortu beharko lituzkeela ikasturte honetan zehar. Zailegia? Ez dugu uste! 


2 comentarios:

  1. ESKERRIK ASKO GORKA JARTZEAGATIK ORRELA OBETO
    AGUR
    BERTA

    ResponderEliminar
  2. ni tapoi asko bota ditut

    ResponderEliminar

Gogoratu idaztean zuen izenak jartzen!