martes, 31 de enero de 2012

Aste berezia

Aupa talde!!
Konturatuko zinaten moduan aste hau berezia izango da. Asko ikastea espero dugu, baino baita oso ondo pasatzea ere. Gaur Bakearen eguna ospatzen dugu, eta gelan hartu ditugun konpromezuekin, bakearen ortzadarra eraikiko dugu El Pilar-eko ikasleek. 
Ostegunean ordea, Irungo zuhaitzak eta landareria aztertzera aterako gara. Horretarako zuek osatu beharko duzue ibilbidea, eta denen artean txosten bat prestatuko dugu. 
Eta azkenik, ostiralean Santa Agedaren bezpera denez, arratsaldeko 3etan San Juan enparantzara gerturatuko gara hain ezagunak ditugun bertsoak abestera. Ekitaldi honetara gurasoak ere gonbidatuak daude!! Gogora ezazue ostiralean txapela, zapi karratuduna (mutilen baserritar jantzikoa), makila, bakeroak eta kamiseta txuria ala beltza ekarri behar duzuela. 
Ondo izan eta aste honetaz asko disfrutatu!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Gogoratu idaztean zuen izenak jartzen!